Hasiera / Ekimenak / Gestión circular del textil
Gestión circular del textil
- Ekimenaren eremua
Berrerabilera
Birziklapena
- Ekimenaren sektorea
Ehungintza
- Ekimenaren deskribapena
Mundu mailan ehungintzaren eredu nagusia, hartu-ekoitzi-kontsumitu-bota, ez da bateragarria baliabide mugatuek zertzen duten presioarekin, eta ingurumen-inpaktu handia sortzen du, industria eredu zirkularragorantz biratzea eskatzen duelarik.
Maila globalean erronka eta aukera handia dena Euskadi mailan ere bada. Izan ere, Euskadin beren ahalmen ekonomikoagatik eta saihesturiko eraginagatik lehentasuna duten hondakin-korronteek erakusten dute arropa-hondakinak lehenbailehen planteatu beharreko hondakin taldeen artean daudela.
Ehungintzaren balio-katearen faseetan, fabrikazioan, kontsumoan eta produktuaren bizi-zikloaren amaieran, dauden aukeren azterketa egin eta lehentasunak ezarri ondoren, Innobasque lanean ari da Euskadin kontsumo ostean jasotako ehunkien birziklapenean dauden negozio-aukerak eta ereduak aztertzeko proiektuan, gero bertako industrien beste balio-kate batzuetan txertatzeko.
- Antolatzailea
Innobasque, berrikuntzaren euskal agentzia