Circular Basque Euskadin Ekonomia Zirkularra sustatzeko eta ezartzeko konpromisoa duten erakundeen sarea da, eta eremu honetan gauzatzen ari diren ekimenak eta erakunde horien arteko harremana errazteko espazioa.
Produktuak eta prozesuak hobetu edo/eta birpentsatu, eta baliabideak modu eraginkorrago batean erabiltzen dituzten proiektuak bilatzen ari gara, diseinu fasetik eta merkaturatzetik igaroz, haien bizitza amaierara arte. Jadanik existitzen diren teknologiak edo berriak gehitzeaz ari gara, aldaketak instalazio ereduetan, prozesu logistiko eta negozio ereduetan ere, energia berriztagarriak eta material eraginkorrak erabiltzea ahalbidetzen dutenak, baita produktuen bizitza erabilgarria luzatu, sentsorizatu, partekatu, berrerabili, berekoiztu, baioztatu eta birziklatu, eta ahalik eta balio handiena lortzeko aukera ematen dutenak ingurumen inpaktu txikienarekin.
Hori dela eta, Circular Basquen parte hartzen duten erakundeek Ekonomia Zirkularrarekin lotutako informazioa eta ekimenak partekatzen dituzte.