Hasiera / Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

Zer da Ekonomia Zirkularra?

Ekonomia Zirkularra (EZ) balioa sortzeko mekanismo ugari ematen dituen eredu ekonomiko berria da (ekoizpenekoa eta kontsumokoa), eta mekanismo horiek baliabide mugatuen kontsumotik banantzen edo bereizten ditu

Oinarri dugun hazkunde ekonomikoaren eredu lineala ez da jasangarria. Baliabide naturalak mugatuak dira, eta horiek erabiltzeko ekonomian, gizartean eta ingurumenean jasangarria izateko modua aurkitu behar dugu. Ezin dugu jarraitu gure etorkizuna ”Hartu, egin eta desegin” oinarri duen ereduan eraikitzen. 

IMG EC (Ellen MacArthur)

Iturria: Ellen MacArthur Foundation

EZek, diseinuagatik edo asmoagatik, leheneratzailea den ekonomiari egiten dio erreferentzia. Alegia, hondakinak ez sortzea du helburu; horretarako, gaur egun saihestu ezin direnak ezabatzen ditu. 3 printzipio ditu oinarri:

  1. Kapital naturala babestea eta hobetzea, baliabideen stock mugatuak kontrolatuz.
  2. Baliabideen etekina hobetzea eta, horretarako, produktuak, osagaiak eta materialak onura maximizatuz zirkularizatzea.
  3. Sistemen eraginkortasuna sustatzea eta, horretarako, sortzen diren kanpo-efektu negatiboak identifikatzea (ura, airea, lurra, aldaketa klimatikoa…) eta horiek saihesteko berriro definitzea.

EZ berrikuntzarako eragilea da eta, ondorioz, baita balioa eta enplegua sortzeko ere. Erronka da hiru printzipioei koherentzia ematen dieten negozio-ereduak ezartzea. EZen ereduak sartzeak, beraz, ikuspegi-aldaketa behar du, bai enpresa mailan, bai lurralde mailan eta gizartearen beraren mailan, sortzeko eta kontsumitzeko modua eraldatuz. Ekonomia Zirkularrari buruz gehiago jakiteko, hemen aipamen batzuk: Barneko aipamenak / Beste aipamen batzuk

Zer da Circular Basque?

Circular Basque Euskadin Ekonomia Zirkularra sustatzeko eta ezartzeko konpromisoa duten erakundeen sarea da, eta eremu honetan gauzatzen ari diren ekimenak eta albiste esanguratsuenak ezagutzera emateko espazioa.

Circular Basque Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, sustatutako ekimena da, berrikuntza-eredu berrien garapena sustatzeko, ikuspegi guztietatik.

Innobasqueren proposamena da Ekonomia Zirkularrari ekitea Euskadin eta, horretarako, lau ekimen mota hiru irispiderekin konbinatzea (industriala, lurraldekoa eta kontsumokoa), grafiko honetan laburtzen denez: 

Circular Basque