Hasiera / Laguntza

Laguntza

Zer da Ekonomia Zirkularra?

Ekonomia Zirkularra (EZ) balioa sortzeko mekanismo ugari ematen dituen eredu ekonomiko berria da (ekoizpenekoa eta kontsumokoa), eta mekanismo horiek baliabide mugatuen kontsumotik banantzen edo bereizten ditu.

EZk, diseinuagatik edo asmoagatik, leheneratzailea den ekonomiari egiten dio erreferentzia. Alegia, hondakinak ez sortzea du helburu; horretarako, saihestu ezin direnak ezabatzen ditu. “Hartu, egin eta desegin” eredu tradizionalaren alternatiba bat da.

EZean, produktu eta materialen balioa ahalik eta denborarik luzeenean mantentzen da; hondakinak eta baliabideen erabilera gutxiengora murrizten dira, eta baliabideak ekonomiaren barruan mantentzen dira produktu bat bizitzaren amaierara heldu denean, izan ere, balio gehiago sortzeko behin eta berriz erabiltzen dira.

Zer da Circular Basque?

Circular Basque Euskadin Ekonomia Zirkularra sustatzeko eta ezartzeko konpromisoa duten erakundeen sarea da, eta eremu honetan gauzatzen ari diren ekimenak eta albiste esanguratsuenak ezagutzera emateko espazioa.

Circular Basque Innobasquek ikuspegi teknologikotik, ez-teknologikotik eta sozialetik berrikuntza-eredu berrien garapena sustatzeko bultzatzen duen ekimena da.

Nor da Innobasque?

Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentzia erakunde pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatzeko eta sustatzeko sortua, eta ekintzaile-espiritua eta sormena sustatzeko. Innobasque onura publikoko elkartea da, 2013tik, Euskadiko interes orokorrari laguntzen baitio.

Nork parte har dezake Circular Basquen?

Circular Basqueko parte-hartzaile izan daitezke Euskadi jardun-eremu duten eta Ekonomia Zirkularreko ekimenak jorratzen ari diren, eta Circular Basqueren bidez partekatu nahi dituzten erakundeak (publikoak, pribatuak, elkarteak etab.), Ekonomia Zirkularra dinamizatzen laguntzeko Euskadin eta haren inguruan kultura sortzeko.

Circular Basquen parte hartzeko derrigorrezkoa da erakundeari buruzko, eta jorratzen ari diren ekimen edo/eta ekimenen informazioa betetzea. Informazio hau administratzaileek (Innobasque, Aclima eta Ihobe) baliozkotu beharko dute. Izan ere, informazioa ez baliozkotzeko eskubidea izango dute, ondoren deskribatzen diren betekizunak eta ekonomia zirkularraren eredua betetzen ez direla erabakitzen bada.

Nola har dezake nire erakundeak parte Circular Basquen?

Circular Basqueri onlineko inprimakiaren bidez atxikiko zaio, web-orrialdearen bitartez. Circular Basquekoa izateak eta web-orrialdean erregistratzeak ez dakar kostu ekonomikorik, ez eta erakundeak Euskadik Ekonomia Zirkularrerako trantsizioan hartzen duen konpromisoaz eta honen inguruko ekimen bat jorratzen aritzeaz haragoko konpromisorik ere.

Nola sartuko dut nire erakundearen logotipoa?

Erakunde baten logotipoa aldatzeko, “Nire kontua” ataleko “Logotipoa”n sartu. Bertan duzun inprimakiaren bidez, irudia igo ahalko duzu. Irudi horrek 8Mb-ko pisua izan behar du, gehienez, eta 250x250 pixelen gutxieneko tamaina. Honako hauek dira baimendutako formatuak: JPG, PNG eta GIF. Irudia igo ondoren, mozteko tresna bat duzu, eta, horren bidez, logotiporako erabili nahi duzun irudia moztu ahalko duzu. “Irudia moztu” sakatzean, prozesua amaituko duzu eta azkenean erakundearen logotipoa nola geratuko den agertuko zaizu.

Erregistratzeko sartzen ditudan datuak ikus daitezke web-orrialdean?

Erabiltzaileak ematen dizkigun izaera pertsonaleko datu guztiak,Innobasque erantzule den izaera pertsonaleko fitxategi automatizatu baten parte izatera pasatzen dira.

Erakundeari buruz eta partekatutako ekimenei buruz emandako informazioa publiko orokorrak ikusi ahalko du, baina erabiltzaileak emandako harremanetarako helbide elektronikoa administratzaileak baino ezingo du ikusi.

Zer eskakizun bete behar dute ekimenek Circular Basquen parte hartzeko?

Circular Basquen parte hartzen duten erakundeek beren web-orrialdeko profilaren bidez Euskadin Ekonomia Zirkularraren eredua jarraituz garatzen ari diren edozein ekimen partekatu ahalko dute. Hainbat jardun-eremurekin lotuta egon daitezke, besteak beste, sektore arteko lankidetza, garapen teknologikoa, negozio-eredu berriak, birdiseinua, remanufacturinga, berrerabilera edo birziklapena. Halaber, sektore ekonomikoekin lotuta egon daitezke.

Produktuak eta prozesuak hobetu edo/eta birpentsatu, eta baliabideak modu eraginkorrago batean erabiltzen dituzten proiektuak bilatzen ari gara, diseinu fasetik eta merkaturatzetik igaroz, haien bizitza amaierara arte. Jadanik existitzen diren teknologiak edo berriak gehitzeaz ari gara, aldaketak instalazio ereduetan, prozesu logistiko eta negozio ereduetan ere, energia berriztagarriak eta material eraginkorrak erabiltzea ahalbidetzen dutenak, baita produktuen bizitza erabilgarria luzatu, sentsorizatu, partekatu, berrerabili, berekoiztu, baioztatu eta birziklatu, eta ahalik eta balio handiena lortzeko aukera ematen dutenak ingurumen inpaktu txikienarekin.

Erakunde ezberdinek ekonomia zirkularra egitea ahalbidetzen duten zerbitzu hornitzaileek (aholkularitzak adibidez) eta produktu hornitzaileek Circular Basquen parte hartu ahal izango dute. Baina horretarako, ekonomia zirkularraren ereduaren arabera lan egiten duten erakundeek, garatzen dituzten ekimenetan laguntzaile gisa aipatu beharko dituzte.

Nola parteka ditzaket ekimenak web-orrialdean?

Ekimen bat partekatzeko, aurretik erakundearen erregistroa egin behar izan da. Profila bete ondoren, sortutako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu beharko da. Erakunde bakoitzaren profilaren barruan gaudenean, “ekimen” izeneko eremua dago, eta horren bitartez sartuko dira inprimaki bidez partekatu nahi diren ekimenaren datuak.

Erakundearen eta ekimena edo ekimenen informazioa bete ondores, administratzaileek horren baliozkotzea erabaki ahal izango dute, Circular Basquen argitaratzeko.

Eman dezaket baja Circular Basquen?

Bai. Web-orrialdearen erabiltzaileek une oro baliatu ahalko dituzte sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkatzeko eskubideak, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarri bezala.

Zergatik gomendatu ekonomia zirkularreko beste ekimen batzuk?

Euskadi zirkularra nahi badugu, martxan diren ekimenak identifikatu, koordinatu eta zabaldu behar ditugulako, egindako lana aitortu eta haren bidez, guztion artean, eredu horretarako trantsizioan aurrera egitera animatzeko. Ezagutzen dituzun praktikak gomendatzeko helburua da sarea zabaltzea, Euskadi zirkular horri eta lurralde zirkular gisa duen posizionamenduari laguntzea.

Nola jakin dezaket gehiago Circular Basqueren inguruan?

Circular Basqueri buruzko galderaren bat gehiago baduzu, jarri gurekin harremanetan, info@circularbasque.eus posta elektronikoaren bidez.